XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta triskantza au, bizkaierari gagokiozala, aditz igarogatxean eta NOR-NORIdun adizkietan egin eban, batez be.

Ikus dagiguzan, adibide laburrez, bizkaieraz gaur-egun darabilguzan adizki batzuk:
NIRI / ZURI.

(zu etorri) za-IA-taz / (ni etorri) na IA-tzu.

(a etorri) JA-t / (a etorri) JA-tzu.

(zuek etorri) za-IA-taze / (gu etorri) ga-IA-tzuz.

(areek etorri) JA-taz / (areek etorri) JA-tzuz.

Eta abar.

Adizki jatorrak, Azkueren eretxiz, urrengook izango litzatekez:
NIRI / ZURI.

(zu etorri) za-KI-daz / (ni etorri) na-KI-zu.

(a etorri) da-KI-t / (a etorri) da-KI-zu.

(zuek etorri) za-KI-daze / (gu etorri) ga-KI-zuz.

(areek etorri) da-KI-daz / (arreek etorri) da-KI-zuz.

Eta abar.

Zer egin dau i izenordeak bereak ez diran adizkiotan?.

Iñoren etxean sartu eta datibo-aurreko KI izkia edo morfema bere etxetik jaurti eta, aren ordez, berak bertan ostatu egin.

Orra adizkion triskantza, orra ondamendia.

Azkuek onelan: (Morf. 574 orr.).

Kalte au bizkaierazko igarogatxean egin dau i izenordeak, adizkiok ondatuz eta itxuraldatuz.

I ori or sasikoa da, arrotza, erbestekoa, iñoren etxean abia egin dauana.

ETA IGAROKARIAN BE BAI.

Ikako erabideak bizkaierazko aditz igarokariari (transitiboari) ez dautso ainbeste ikutu, baiña zerbait bai.

Entzun dagiogun Azkueri: .

Neuk be, Angiozar-en bizi nintzanean, ainbat bider entzun neban errian (Angiozar-en) jao adizki bitxi ori.

Zer ete zan eta iñork ez eustan arrazoibiderik emoten.

Azkenik, Azkueren Morfologian aurkitu neban argibidea.

(Ikus Morf., 575 orr.).

Azkuek dirauskunez, badirudi ikako jokabideak bizkaierazko igarogatxean egin dauan antzeko zarraskia, gipuzkerazko aditz igarokarian (transitiboan) egin dauala.

Entzun berari: .

Ona lan onetan ikako jokabidearen inguruan nabarmentzen diran ainbat jakingarri edo arazo, barrura jo barik, gain-gaiñetik azalduta, irakurlearentzat ikasgai edo aztergai izan leitekezanak.

Pedro Puxana.